XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Traje hau zerbait berezia gertatzen zenerako gordeta neukan, eta esan dut neure golkorako, sekula ez da sortuko gaurkoa baino aukera bereziagorik, ziur nago, eta horrela jantzi egin dut.

Gero poltsa hau Eguberrietarako erosi diot neure buruari... txikitatik, Bingo, beti egin izan diot opari bat neure buruari.

Senideek barre egin ohi zidaten horregatik.

Rosari, Rosak agertzen zen txarteletan.

Hauxe da aurten neuretzat erosi dudana.

Etxe sail batzuetan zehar isilik joan ziren eta gero amonak esan zuen:

- Gauza bat, Bingo...

- Zer?

- Ez espero izan gauza handirik.

- Zer esan nahi duzu horrekin?

- Zera, batzuetan haur jaioberriak... O!, batzuetan zimurturik, eta agian kolore eskas samarrarekin egoten direla...

- Aitak esan dit bi puntu atera dituela kolorean.

- Aitak esan du hamar bat merezi duela.

- Badakit, baina batzuetan... O!, aurpegia puztua edukitzen dute edo...

- Ama jaio zenean, belarrietako bat masailaren gainera erorita zeukan, honelaxe.

- Aurealdera zapaldu zuen bere belarria.

- Amona, ama ospitalean ingresatu zenetik egunero ikusi ditut haur jaioberriak.

- Badakit zer itxura izaten duten jaioberriek.